Laguntza:Wikipediari buruz

Wikipedia(e)tik

Wikipedia.org

Wikipedia entziklopedia eleanitza, web-oinarriduna eta eduki askekoa da. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Bertako artikuluak Internetera konektatutako edozeinek idatzi ditzake, aldatu lotura sakatuz.

Wikipedia 2001ko urtarrilaren 15ean sortu zen eta bizkor hasi da sarean txoko bat egiten. Munduko hizkuntza guztietan eta mundu guztiak idatzitako eduki askeko entziklopedia bat egiteko proiektua da. Hiru urte eta erdi geroago, 2004ko irailean, 10.000 argitarazle baino gehiago ari ziren lanean Wikipedia proiektuak orduan zituen 50 hizkuntza baino gehiagoetan. 2008ko Ekainan, ingelesezko bertsioa da sarrera gehien dituena, 2.000.000 baino gehiago.

Eduki-taula

[aldatu] Wikipediako informazioa askea da

Artikulu nagusia: Wikipedia:Egilearen eskubideak


Wikipediaren testu edo irudien egileek bere ekarpenen Copyrighta mantentzen dute, baina GNU Lizentziapean erabili daitezke.

Wikipedian, ez dira inoiz onartuko, beste webguneetatik kopiatutako testu edo irudirik egilearen baimena lortzen ez bada. Arau hauek ez jarraitzeak, Wikipediari kalte larriak sortu ahal dizkio eta gure lan guztia ezertarako ez egitea.

[aldatu] Helburua

Wikipediaren helburua doako entziklopedia fidagarria sortzea da. Gainera, proiektua internazionala den heinean, ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzia egotea ere. Proiektuaren sortzailea den Jimmy Walesek, honako deskribapenaz azaltzen du Wikipedia: “Kalitate oneneko entziklopedia askea sortzeko ahalegina da, munduko edozein erabiltzaileri bere hizkuntzan zuzendua.? [1]

[aldatu] Ezaugarriak

Giza jakituriaren bilduma baino, entziklopedia bat izan nahi du Wikipediak.

[aldatu] Eduki askea

GFDL (GNU Free Documentation License) darabil.

Testu oro GFDL lizentziapean erabilgarria izan arren, Wikipediako irudi eta soinu batzuk ez dira erabilpen librekoak. Enpresa logotipo, kantu eta copyrightdun argazki batzuk erabilpen zuzenerako besterik ez daude. Badago ere Wikipediari espresuki emandako banaezina den materiala, hau da, Wikipediarentzako-soilik baldintzapean emandako materiala. [2]

[aldatu] Hizkuntza ezberdinetako edizioak

Ingelesezkoa, alemanezkoa, frantsesezkoa, japonierazkoa eta polonierazkoa dira bost edizio garatuenak. 253 hizkuntzatako edizioak ditu Wikipediak, baina, edizio bakoitza besteekiko independentea da. Edizio ezberdinak ez daude elkarloturik, baina “ikuspuntu neutroa? bezalako arauak dituzte komunean.

Ondorengo zerrenda 2007ko abenduan artikulu gehien izan zituzten edizioek osatzen dute:

  1. Ingelesezko Wikipedia (2.119.000 artikulu)
  2. Alemanezko Wikipedia (674.586 artikulu)
  3. Frantsesezko Wikipedia (591.546 artikulu)
  4. Polonierazko Wikipedia (448.084 artikulu)
  5. Japonierazko Wikipedia (443.904 artikulu)
  6. Nederlanderazko Wikipedia (384.856 artikulu)
  7. Italierazko Wikipedia (381.299 artikulu)
  8. Portugesezko Wikipedia (343.767 artikulu)
  9. Gaztelaniazko Wikipedia (306.633 artikulu)
  10. Suedierazko Wikipedia (264.200 artikulu)

[aldatu] Ezinbesteko ezaugarriak

Wikipediaren proiektuaren definiziotzat har ditzakegu ondorengo hiru ezaugarriak:

  • Entziklopedia bat izatea du helburu.
  • Wiki bat denez, salbuespen txikiez aparte, edonork argitaratu dezake.
  • Eduki irekia dauka eta GFDL lizentzia erabiltzen du.

[aldatu] Edizioa

Bisitatzaile orok editatu dezake artikuluren bat Wikipedian. Artikulu baten autorea izateko ez da gaian aditua izan beharrik, wikia den heinean, edonork publika baitezake. Erabiltzaileen kolaborazioari esker, artikuluak sortu zein hobetu egingo direla uste baitu Wikipediak.

[aldatu] Arauak

Artikulu bat idazterako orduan, kolaboratzaile orok idazterakoan “ikuspuntu neutroa? beharrezkoa duela eskatzen du. Izatez, “ikuspuntu neutroa? negoziaezina den araua da, 16 hemen baitago entziklopedia izatearen funtsa. Lankide kopuru handia dela eta, dibertsitate eta ideologia ezberdin askoko jendeak hartzen du parte. Beraz, Wikipediak, ikuspuntu neutroarekin ez du ikuspuntu bakarreko entziklopedia izatera iritsi nahi, ikuspuntu aniztasuna lortzea baizik. Bestalde, artikulu bati buruz hainbat iritzi egonez gero, eztabaida orrialdeak daude gai hauetaz hitz egiteko, honela artikuluan bertan eztabaidak ekidinez.

Ezinbestekoa da aurretiaz idatzitako testu baten copyright-a errespetatzea. Ez ekarri Wikipediara beste autore batzuen testurik, arazoak sor baititzake legez kanpoko jarrera den heinean. Era berean, debekatuta dago Wikipediako edukiren bat beste inon copyright-pean argitaratzea.

Azkenik, badira Wikipediatik kanpo dauden gai batzuk, ez direlako entziklopedia batetako artikulutzat hartzen. Hala nola, Wikipedian ez daude hiztegi batetan agertzen diren definizioak (aditza zein adjektiboei buruz, adibidez), horretarako Wikiztegia dago.

[aldatu] Bandalismoa

Wikipediak behin eta berriz jasan behar duen arazoa, bandalismoa da. Bandalismoa, entziklopediaren artikuluen modifikazio inozo eta iraingarriak dira.

Nahiz eta hasieran arazo larri bat dirudien, orokorrean bandalismoak ez du Wikipedian prosperatzen. Wikipediaren publikoaren parte gehiena intentzio onak dituenez, eta normalean eguneroko edizioen artean bandalismoak minoritarioak direnez, hauek ez dute luzaro mantentzen ezabatutak edota rebertituak izan gabe.

Bandaloak anonimoak izaten dira normalean, Wikipediak erregistratu gabeko jendearen artikuluen argitaratzea onartzen baitu.

Bestalde, oso arraroak diren kasu batzuetan, erregistratua dagoen lankide batek bandalismo egintzak egiten ditu behin eta berriz. Egintza hauek ideologia, bai kulturalak zein erlijiosoak, lagundurik datoz. Hauek, indibiduoa argitarazten jarraitzera eta euren ideiak inposatzera bultzatzen dute.

[aldatu] Argitalpenak

2005eko urtarrilean gutxienez hiru artikulu editatu zituzten 13.000 erabiltzaile zituen Wikipediak; hauetatik 9.000 inguruk ingelesez, alemanez edo japonieraz idatzi zuten. Aktiboagoak ziren 3.000 erabiltzaile inguruko talde batek 100 artikulu inguru editatu zituen hila horretan, hauen erdiak aurretiaz aipatutako hizkuntzetan baita. Bestalde, editatutako artikulu kopuruaren laurdena erregistratu gabeko erabiltzaileak egin zuten, non ohiko editoreak izateko probabilitate urriak dituzten. [3]

Wikipediaren mantentze lanetaz bolondres talde bat arduratzen da. Talde honen barruan administratzaileak daude. Hauek zenbait artikulu editatzea saihestu, ezabatu, edo erabiltzaile batzuk denboraldi batez blokeatzeko ahalmena dute (komunitatearen arauak ez betetzearren). Administratzaileek denboraldi labur batetarako soilik blokeatu dezakete baina, denbora luzerako edo betirako blokeoak Wales-ek edo arau-hauste larrietarako sortua izan den batzorde baten eskuetan baitaude.

[aldatu] Aipamenak

  1. Jimmy Wales, "Wikipedia is an encyclopedia", 2005eko martxoaren 8an.
  2. Ikus bitez Ingelesezko edizioko estatistikak: "Wikipedia:Image copyright tags", Wikipedian, 2005eko martxoaren 9an.
  3. "Active wikipedians"-etik harturiko estatistikak, 2005eko martxoaren 21a.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak